XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); erabat izu, zozo eta mutu geratu zen Andres, harri gogorrezko estatua zirudiela.

- Ez al zihoan bide onetik nire espa, e?- esan zuen, orduan, Carduchak.

Ikus, ikus zein aurpegi onez estaltzen duen lapurtzar horrek bere burua!.

Alkatea ere hantxe zegoen; eta, Andresentzat eta ijito guztientzat irainka hasi zen etengabe, herri-lapurtzat eta bideetako matxintzat jotzen zituela.

Isilik entzuten zuen guztia Andresek.

Uzkur eta oldozkor, Carducha-ren saldukeriaz jabetu ezinik.

Hauek honela, gudari adoretsu bat, alkatearen iloba bera, hurbildu zitzaion zera esanaz: - Ikusten al duzue nola geratu den ijito ustel lapur hau?.

Egingo nuke zurikerietan hasiko zaigula, lapurreta egin duenik ukatuz, oiloa eskuetan duela harrapatu dugunarren; jasoko dik berea zuek guztiok galeretara bota gabe uzten zaituztenak!.

Begira, gero, ez ote legokeen haietan hobeto gizatxar halaen hau, Maiestatearen zerbitzuan, herriz-herri dantzan eta bentaz-benta lapurretan ibili beharrean.

Gudari-hitza ematen dizuet: muturrean jo eta neure oinetara botatzeko irrikitan nago.

Eta, hori esanik, ez bat eta ez bi, eskua jaso eta egundalako muturrekoa erantsi zion, bete kokilduratik esnarazten zuela; eta, Andres Caballero ez baina, don Joan zalduna zela ohartarazi zion horrek.

Orduan, bizkor bezain amorrazio handiz eraso zion (...).